XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

XII. mendean eliza erromaniku bat izan zen Andra Mariari eskainia oraingo elizaren leku berean.

XVI. mendean zaharra berritu nahi izan zen eta ia erabat berria egin zuten.

XVIII.ean irugarren eliza altxatu zuten, gaur zutik dirauena.

Barroko tankerakoa da.

Aldare nagusian dago Koruko Andra Mariaren irudia, Donostia iriaren Zaindari dena.

Ez jakin noizkoa den, oso antzinakoa noski.

Irudi honen aurretik izan omen ziren Andra Mariaren beste irudi batzuk ere, erriak agurtzen zituenak.

Donostiko iriaren kondaira, aundia eta txikia, aspalditik Mariaren Santutegi honi oso lotua dago.

Santutegi honen bizitza bi aldetara agertzen da: parroki bezala eta Donostiko iriaren Andra Mari etxe bezala.

Mezak egunoro eta igande oro.

Jaiegunetan parrokikoak ez diren fededun asko etortzen dira.

Maiatzako ilaren ospakuntzan eta azken egunean Donostiko ikastetxe eta eskoletako aurrak biltzen dira.

Jai nagusiak abuztuko 14-15ean eta iraileko 8an, bederatziurrena aurretik dela.

Jai hoietan baitipat jende asko etortzen da elizkizunetara.

Andra Mariaren santutegietara joaten diren erromes talde askok Donostian egonaldi bat egiten dute Koruko Andra Maria ikusteko.

Eta turista gutxi igaroko da Donostitik Eliza honi ikustaldi bat egin gabe.

Familia asko dira Donostian, Parroki honetakoak ez izanik ere, Koruko Andra Mariaren aurrean bere kristau bizitzako eginkizun garrantzitsuenak ospatzen dituztenak: ezkontzak, bataioak....

Azken aldi honetan Andra Mariaganako eraspenak loraldi bat ezagutu du noski.

Hortan asko lagundu du, nola ez, eliza berritzeak, Basilika izendatzeak....